XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure aitak erantzun zien oillo aiek etzirala apaizarenak, bere semearenak baizik.

Sarjento bibotedun batek, urreratu ta esan omen zion:

- Empiece usted primero recogiendo.

Aita asi zanean, besteak atzetik korrika.

Ogei ta amar oillo artu ta bi zakutan sartuta, an joan ziran.

Ni errira jetxia nintzan.

Eguerdian etxeratu nintzanean, an zeuden danak alkarri begira, erdi negarrez, zer gertatu zan neri esateko bildurrez.

Aitak esan zidan:

- Laguntzailleak izan dizkiagu.

- Zein etorri dira, ba?

- Nik etzekiat naparrak edo reketeak edo zer izango ziran.

Ire oilloak eraman dizkie geienak.

- Ori besterik ez bada...esan nion, piska bat lasatu zedin.

Ni oso gazterik asi nintzan lagunarterako dirua bear nuala.

Igandeetan, izan ere, errosarioa esan ondoren, kartetan asten giñan, diru asko jokatu ez arren.

Baiñan askotan begira egon bear, patrika utsik zegoalako.

Etzegoan gure aitari eskatu besterik, jokurako nai genduala esanda.

Ortarako eskatzea lotsatu egiten nintzan.

Baiñan ni beti pentsatzen nundik atera zitekean dirua, iñori eskatu gabe.

Egun batean bururatu zitzaidan konejuak jartzea.

Ala esan nion aitari.

Erantzuna auxe izan zan:

- Konejuak jarri?

Lana egiten da dirua irabazten ez diat galeraziko.

Nai dekanean, motell.

Berdura naikoa bazegok, artoa ere bai ganbaran.

Ondo lagundu eta irabazia erorrentzat.

Gustora entzun nion ori.

Errian bertako Patxi Rezolari umeak egiteko zegoana erosi nion sei pezetan.

Sarri bisitatzen nuan.

Amar ume egin zituan.

Sortu ziran emeak aurrerako.

Arrak saldu.

Denbora pixka bat pasa zan azitzen.